XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Zenbait hizlari, esateko edukin handirik gabe, diskurtsoaren jariakortasun soilez entzulea erne eta adi edukitzeko gai izaten da.
Beste zenbait hizlarik, berriz, mezuaren barneko garrantziaz lortzen du entzulegoa inarrostea, edukin hori eskaintzeko modua oso erakargarria ez bada ere.
Beraz, argi ateratzen da esandakotik badirela
c) Hartzaile (entzule-irakurle) batek komunikazio baten xehetasun guztiak ulertu izanak ez du esan nahi mezuaren aurrez aurre beste hartzaile batek bezala erreakzionatu behar duenik.
Komunikaturiko gai bakoitza kultura eta gizarte bakoitzaren baitan nagusi diren balioen arteko desberdintasunen arabera interpretatuko dira nahitaez.
Beraz, gertaerak ez ezik espresioak ere ez dira hitz soilezkoak; pentsamendu eta emozioen asoziazioz ñabarturik agertzen dira, eta sorterazten dituzten sentimenduzko erreakzioen argitan baliotzen dira.
Horrela, bada, derrigorrezkoa da mintzaira maila guztietan aztertzea, hitzen adieraziak ez ezik, baita mezuaren estiloak eta gaien edukinak, berorien adierazi konnotatuak barne direla.
Itzultzaileak ahaleginak egin behar ditu ahalik eta sentimendu-erreakzio berdinenak sorterazten XHko itzulpenaren hartzailearen baitan.
Gramatika eta semantikazko egitura minimoei arreta berezia zor bazaie ere, garrantzizkoa da, halaber, hizkuntzaren egitura osoarekiko ikuspegia ez galtzea ere.
Ikerketa linguistikoaren mugatzat perpausa jartzen duen kontzepzio zaharra guztiz desegokia gertatzen da egitura oso konplexuak tratatzerakoan, izan ere beroriek determinatzen baitute unitate sintaktiko eta semantikoen tipoa, ordena eta moldaketa neurri handi batean.
Diskurtso-tipoen analisiak bi oinarri-egitura bereizteko aukera ematen digu: